Egiturazko aldaketak behar ditugu emakumeok lidergo-posizioak eskuratzea zailtzen duten desberdintasunekin amaitzeko.

Gure ahalmen guztia berdintasunean garatzeko aukera emango digun gizarte baten alde.
Egia al da edozein pertsonak nahi duena lor dezakeela bere talentuaren eta ahaleginaren arabera?

MERITOKRAZIA
FALTSUA

Gizon batek emakume batek baino 5.914 euro gehiago kobratzen du urtean Euskadin. Nola sortzen da soldata-arrakala?

SOLDATA-ARRAKALA

Nola eragiten dute genero-estereotipoek gure ibilbide profesionalaren eta bizi-ibilbidearen sustapenean?

GENERO
ESTEREOTIPOAK
ETA JOERAK

Emakumeok gerentzia-postuen % 6 baino ez dugu betetzen. Nola jokatzen dute kristalezko sabaiek?

KRISTALEZKO SABAIAK

Lan prekarioen feminizazioa errealitate bat da. Zer dira zoru itsaskorrak?

ZORU
ITSASKORRAK

Karrera teknikoetako matrikulazioen % 23 baino ez dira emakumeenak. Nola eragiten du konfiantza-arrakalak?

KONFIANTZA-ARRAKALA

Jarraian, gure gizartean lidergo- eta eragin-posizioetan, eta erabakiak hartu behar diren espazioetan emakumeok izaten ditugun oztopo batzuk aztertuko ditugu.

Oztopoei aurre egiteko lehenik identifikatu egin behar direlako.

Hasiko al gara?
SPOT 1
20 seg
SPOT 2
20 seg
SPOT 3
20 seg
Emakumeak gora! arnas oihu bat baino askoz gehiago da. Emakumeek gure gizarteko esparru guztietan lidergo eta erabakiak hartzeko posizioetan egon behar dutela aldarrikatzen duen mezua da.

Emakumeak gora! egitasmoak aldarrikatzen du emakumeek eskubidea dutela posizio horiek berdintasunez eskuratzeko, emakume izateagatik aparteko zailtasunik gabe.

Gune honen helburua da zailtasunei izena jartzea eta ikusaraztea.
EuEs
EuEs
Compartir